Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Iturrarango Landare Berezien Azoka

Iturrarango Landare Berezien Azoka

  • Azokaren kartela

Apirilaren 27 eta 28ean, Iturrarango Lorategi Botanikoan, Landare Berezien 17. Azoka ospatuko da. Aurtengoan 47 mintegik eman dute izena. Kontinente guztietako landareak ikusi eta, hala nahi izanez gero, salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dugu eta, gure artean landare ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegu.

Udalherria: Aia

Lekua: Pagoeta Parkeko Interpretazio Zentroa

Ordua: 10:00 - 18:00

Hasiera: 2019/04/27

Amaiera: 2019/04/28

Aiako Udala

Gozategi Enparantza<br>Plaza Gozategi s/n (20809) Aia

Telefonoa: 943131144
Faxa: 943134104
Weba: http://www.gipuzkoa.net/aia/
Emaila: aia@udal.gipuzkoa.net

Apirilaren 27 eta 28an, Iturrarango Lorategi Botanikoan, Landare Berezien 17. Azoka ospatuko da.

Aurtengoan 50 mintegik eman dute izena. Kontinente guztietako landareak ikusi eta, hala nahi izanez gero, salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dugu eta, gure artean landare ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegu.

Azoka ingurune paregabe batean kokatzen da, Iturrarango Lorategi Botanikoan, landareak ezagutu nahi dituzten guztientzat interes handienekoa hain zuzen.

Azokan jan eta edaneko postuak izango dira eta bertan inguruko produktu desberdinak erosteko aukera izango da. Hala nahi izanez gero, Lorategiko ibilbideetatik paseatzeko aukera dago. Haurrek jolasteko gune eder bat ere aurkituko dute.


Aparkalekuak: Parkearen inguruetan bi aparkaleku gune antolatuko dira: bat Aia herrian (43.2365778,-2.1484009) eta bestea Txurrukako aparkalekuan (43.276693-2.133107), Orio ondoan. Hauetatik etengabeko autobus zerbitzua egongo da azokara.

Autobus ordutegia azoka gunera: Aparkaletuetatik azoka gunera lehendabiziko autobusa 9:45tan aterako da, azkenekoa 17:00tan. Azoka gunetik aparkalekuetara azkena 18:15tan

Azokako ordutegia: goizeko 10tatik arratsaldeko 6ak arte.

Trenez datozenentzat: Zarauzko Euskotren tren geltokitik autobus zerbitzua egongo da azoka gunera. Lehendabizikoa 10:23tan aterako Zarauztik azoka gunera eta orduro izango da, azkena 16:23tan. Azoka gunetik Zarautzerako itzulerako lehendabiziko autobusa 10:45tan izango da, orduro izango da baita ere, azkena 17:45tan.