Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bisita gidatuak Satxota sagardotegian

Bisita gidatuak Satxota sagardotegian

  • Satxota Sagardotegia
  • Imagen 2 de la galería de Bisita gidatuak Satxota sagardotegian
  • Imagen 3 de la galería de Bisita gidatuak Satxota sagardotegian

Aiako udaletxea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea eta Urola Kosta Udal Elkartearen laguntzaz, Satxota sagardotegia Urola Kosta eskualdean gisa honetako esperientzia bat eskaintzen lehena izan da.

Udalherria: Aia

Lekua: Satotxa Sagardotegia

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Satxota sagardotegian zehazki eta gertutik  ezagutzeko aukera izango dute bertako historia, instalazioak, tolarea, sagardoa  egiteko prozesua eta Euskal Herriko kultura, besteak beste. Bisita gidatua,  enologoaren eskutik zuzendutako dastatze komentatu zein maridatuak eta  Pagoetako Parke Naturalean kokatutako Iturraran Parketxearekin sortutako pakete  turistikoak hemengo jendeari zein kanpoko turistari zuzenduta daude, lau  hizkuntzetan egiteko aukera baitago. Bisita hauek familia, bikote, lagun arte,  persona heldu, ezindu, sektoreko profesional eta edozein bisitari motari  egokituko dira. Bisitak, sagardotegia eta sagardo mundua sakonago ezagutzeko aukera  emango digu, sagardoaren elaborazio prozesua eta historia ezagutuz. Eta noski,  Satxota sagardotegiko produktua dastatzeko aukera izango da: Satxota sagardoa  eta Eusko Label sagardoa, bigarren hau 100% bertako sagarrarekin egina eta HAZI  Fundazioak zertifikatua. Bisitak bazkari eder batekin amaitzeko aukera  eskaintzen du.

Bisita gidatuak Satxota sagardotegian

  • EZAGUTU SATXOTA
    Edukiak: Bisita gidatua eta sagardo ezberdinen  dastatzea.
    Iraupena: 1 ordu
    Ordutegia: Ostiralak (18:30) Larunbat eta igandeetan (12.00 - 13.00).

    Prezioak:
    Banakakoak: 8,00 EURO
    7-12 urteko haurrak: 3,50 EURO
    7 urtetik behera doan

  • GOZATU SATXOTA
    Edukiak: Ezagutu Satxota bisita: bisita  gidatua eta sagardo ezberdinen dastatzea + Bazkaria: Sagardotegi menua.
    Iraupena: 45min + bazkaria
    Ordutegia: Ostiralak (18:30) Larunbat eta igandeetan (12.00 - 13.00).

    Menuak eta prezioak:
    Sagardotegi menua: Bakailao edo sardin zahar  tortila. Bakailaoa piparrekin. Txuleta. Gazta, sagar gozokia eta intxaurrak.  Prezioa: 34,00 euro
    Umeen menua: Bakailao edo udaiazpiko tortila /  kroketak. Saiheskia patatakin. Gazta, sagar gozokia eta intxaurrak.7-12 urteko  haurrak: 17,00 euro eta 7 urtetik behera: 15,00 euro

  • SATXOTA PREMIUN
    Edukiak: Ezagutu Satxota bisita: bisita  gidatua eta sagardo ezberdinen dastatzea.
    Bazkaria: Arkumea burduntzi erara erreta edo  txerrikumea labean.
    Iraupena: 45min + bazkaria
    Ordutegia: Ostiralak (18:30) Larunbat eta igandeetan (12.00 - 13.00).

    Menuak eta prezioak:
    Arkume edo txerrikume menua: bakailao edo  sardin zahar tortila. Arkumea burduntzin edo txerrikumea labean  entsalaladarekin. Gazta, sagar gozokia eta intxaurrak. Prezioa: 37,00 euro.
    Umeen menua: Bakailao edo udaiazpiko tortila /  kroketak. Saiheskia patatakin. Gazta, sagar gozokia eta intxaurrak. 7-12 urteko  haurrak: 17,00 euro eta 7 urtetik behera: 15,00 euro.

  • DASTATU SATXOTA
    Edukiak: Sagardo dastatze komentatua eta  sagardo dastatze maridatuak (beste produktuekin).
    Iraupena: 1 ordu.
    Ordutegia: Egin kontsulta.
    Prezioak: 8,00 €.

  • IKASI SATXOTA
    Edukiak: Ikasle taldeentzako zuzendutako  bisitak. Bisita gidatua + muztio dastatzea + pintxoa.
    Iraupena, ordutegia eta prezioak: Egin  kontsulta.

  • MURGILDU SAGARDOAREN MUNDUAN
    Edukiak: Pagoeta Parke Naturaleko Iturraran  Parketxeko bisita + EZAGUTU SATXOTA bisita gidatua.
    Iraupena, ordutegia eta prezioak: Egin  kontsulta.

*Oharrak:
Erreserba aldez aurretik 13:00tatik  16:00etara: 943 835 738 edo satxota@gmail.com
Hizkuntzak: euskara eta erdara. Ingelera edo  frantsesezko bisitak talde minimoa 10 pertsona.
Agentzi eta taldeentzak ordutegi eta tarifak  egin kontsulta.
18 urtetik beherakoak muztioa edango dute.
BEZa barne.