Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Sagardo esperientziak

Sagardo esperientziak

  • Kartela

Sagar eta sagardo munduan murgildu nahi duenak, aukera du Gipuzkoako zenbait sagardotegietan bisita gidatu bidez, sagasti, sagardotegi eta sagardoaren kultura ezagutzeko eta horrekin batera produktu desberdinak dastatu eta gozatzeko. Bide horretan, zenbait sagardotegi hasi dira turista eta bisitariei sagardoaren mundua eta sagardogintza barrutik ezagutzeko ateak zabaltzen, eta poliki-poliki geroz eta gehiago izango dira zerbitzu zabalagoa eskaintzeko pausoa emango dutenak.

Udalherria: Gipuzkoa

Lekua:  Gipuzkoa

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2015/12/31

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, turismo  enogastronomikoan aurrera pausu bat emanez, hamar sagardotegietako bisita,  dastatze gidatu eta pakete turistikoak eskaintzen ditu, Eskualdeko Turismorako  Garapen Elkarteen eta zenbait turismo eragileen laguntzarekin. Sagardotegi  hauek Gipuzkoan zehar kokatzen dira, Donostian eta ondorengo eskualdeetan:  Donostialdea, Bidasoa-Txingudi, Tolosaldea, Goierri, Urola Kosta eta Urola  Erdia.

Bizi ezazu esperientzia paregabe bat: ezagutu  gure sagarra, sagardoa eta sagardotegiak, sagardoa egiteko modua, produktu  honen historia, dastatu sagar, muztio eta sagardoak, gaur egungo egoera,  etorkizuneko erronkak...

Bisita gidatuak aurkeztuko dituzten  sagardotegien zerreda:

  • ABURUZA SAGARDOTEGIA (Aduna)
  • AÑOTA SAGARDOTEGIA (Azpeitia)
  • BEREZIARTUA SAGARDOTEGIA (Astigarraga)
  • CALONGE SAGARDOTEGIA (Donostia)
  • IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIA (Hernani)
  • OIHARTE SAGARDOTEGIA (Zerain)
  • OLA SAGARDOTEGIA (Irun)
  • PETRITEGI SAGARDOTEGIA (Astigarraga)
  • SATXOTA SAGARDOTEGIA (Aia)
  • ZABALA SAGARDOTEGIA (Aduna)