Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Gipuzkoako Txakolinaren Ibilbidea - Aia

Gipuzkoako Txakolinaren Ibilbidea - Aia

  • Imagen 1 de la galería de Gipuzkoako Txakolinaren Ibilbidea

Gipuzkoako Aia, Getaria eta Zarautz herrietan fruta-gustuko ardo bitxi eta freskagarriaren mahastiak landatzen dira. Autoz egin daitekeen ibilbide honetan nekazal kutsuko paisai isil eta ikusgarriez gozatzeko aukera izango dugu.

Txakolina:

Mahastizainek eta euskal administrazioak elkarlanean berreskuratzearen eta kalitatearen alde egindako esfortzuari esker, 1989an Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura gisa onartu zen, eta izen bera jarri zioten: Getariako Txakolina. Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak egoitza Getarian du eta bertatik, bertako mahatsaren jatorria, mahasgintza eta kalitate-kontrola ikuskatzen ditu kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.

Bertako bi mahats-barietate, Hondarrabi Zuri, mahastiaren %95 hartzen duena, eta Hondarrabi Beltza, gainontzeko %5; mahats-parretan eta besorako hazitako mahatsondo horien mahatsekin Getariako Txakolina egiten dugu.

Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa (9,5º - 11,5º) eta bere nortasunaren parte den garraztasun-puntua ditu. Nortasun handiko ardoa dugu. Fresko zerbitzatu behar da , eta mahasgintza bereziaren ondorioz, orratz karboniko txikiekin batera, bere lurrin-sorta guztia askatzen du.
Antxoa gazituekin eta oliotako hegaluzearekin probatzea gomendatzen dugu, Getariako Txakolina egiten dugunok horixe eskainiko baitizugu Getaria, Zarautz eta Aiako upategiren bat bisitatzen baduzu.

Txakolingintzaren Egutegia:

Udazken hasieran ondo zaindutako mahats-bilketa egiten da, beti ere, azukrea eta garraztasunaren arteko oreka bilatuz, eta prentsatzeko eta hartzitzeko teknologia modernoekin, mahats berriaren lanketa arretatsua egiten da Getariako Txakolina lortu ahal izateko.

  • Mahastia.
    • Neguan, mahastia atsedenaldian dagoela, inausketa egiten da aihen emankorrak uzteko helburuarekin; horien ernamuinak udaberrian ernatuko dira eta mahats-mulkoak garatzen hasiko dira. Mahatsa irail bukaeran edo urri hasieran biltzen da, mahats-mordoak beren heltze-puntu gorenera eta azukreen eta azidotasunaren arteko orekara iristen direnean.

  • Upategia.
    • Mahats-bilketa egiten denean, mahatsa zuzenean mahastitik upategira heltzen da eta, elaborazio-prozesua hor hasten da. Mahats-mordoak kontu handiz prentsatu ondoren, lortutako muztioa 15/30 egun bitartean, tenperatura kontrolatuan hartzitzen da Txakolina bihurtu arte. Upategian hilabete batzuetan atseden hartu ondoren, Getariako Txakolina dastatzeko eta botilatan sartzeko prest egongo da.

Upategiak

Agerre
Agerre baserria, Askizu auzoa
20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tel.: 943 14 04 46
txakaguerre@terra.es
Salmenta zuzena

Aizpurua
Carretera Meagas
20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tel.: 943 14 06 96 / 943 58 09 22
aizpuruaaialle@yahoo.es
Salmenta zuzena
http://www.txakoliaizpurua.com/

Akarregi Txiki
Akarregi-txiki baserria, Akarregi auzoa
20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tel.: 689 03 57 89
lasaldeelkartea@hotmail.com
Salmenta zuzena
http://www.akarregitxiki.com/

Ameztoi
Eitzaga auzoa 10
20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tel.: 943 14 09 18 Fax.: 943 14 01 69
ameztoi@txakoliameztoi.com
Bisita eta dastatzea
Salmenta zuzena
http://www.txakoliameztoi.com/

Arregi
Talaimendi auzoa 727 -Junto al Camping-
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Tel.: 943 58 08 35
info@txakoliarregi.com
Salmenta zuzena
http://www.txakoliarregi.com/

Basa Lore
Basa Lore baserria, Santa Barbara auzoa 1
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Tel.: 943 13 22 31
basa-lore@mixmail.com
Salmenta zuzena

Bengoetxe
Bengoetxe Baserria
20212 Olaberria (Gipuzkoa)
Tel./Fax: 943 88 49 55
inakietxeberria@hotmail.es
Salmenta zuzena
http://www.txakolibengoetxe.com/

Eizagirre
Azpeiti bidea, 18
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Tel.: 943 13 03 03
eizaguirre@eizaguirretxakoli.com
Bisita eta dastatzea
Salmenta zuzena
http://www.eizaguirretxakoli.com/#goup

Etxetxo
Etxetxo baserria, San Prudentzio auzoa
20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tel.: 943 14 00 85
oier@etxetxo.com
Salmenta zuzena
http://www.etxetxo.com/

Gorosti
Flysch (Gorosti)
Pol.2 par.14 recinto 3. Elorriaga auzoa
20820 Deba (Gipuzkoa)
Tel.: 670 40 84 39
gorostibodega@hotmail.com
Salmenta zuzena

Gaintza
Gaintza baserria
20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tel.: 943 14 00 32
info@txakoligaintza.eu
Salmenta zuzena
http://www.gaintza.com/

Gañeta
Agerre Goikoa baserria, Askizu auzoa
20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tel.: 943 14 01 74
gainetatxakolina@gmail.com
Salmenta zuzena

Hiruzta
Jaizubia, 266
20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 64 66 89
info@hiruzta.com
Bisita eta dastatzea
Salmenta zuzena
Upeltegi menua
http://www.hiruzta.com/

Kataide
Egi Haundi Baserria
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Tel.: 943 77 19 13
Fax: 943 77 06 21
arregui.her@telefonica.net
Salmenta zuzena

K5 Argiñano
Andatza auzoa, parcela 9.
20809 Aia (Gipuzkoa)
Tel. 943 24 00 05
bodega@txakolina-k5.com
http://www.txakolina-k5.com/

Mokoroa
Kortaburu Baserria, Urteta auzoa
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Tel./Fax: 943 83 39 25
bodega@txakolimokoroa.com
Salmenta zuzena
http://www.txakolimokoroa.com/

Rezabal
Itsas Begi etxea 628
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Tel.: 943 58 08 99
info@txakolirezabal.com
Bisita eta dastatzea
Salmenta zuzena
http://www.txakolirezabal.com/

Sagarmiña
Sagarmiña Baserria
20830 Mutriku (Gipuzkoa)
Tel.: 943 60 32 25
Fax: 943 19 22 49
txakolisagarmina@live.com
Salmenta zuzena

Santarba
Santa Barbara Bidea 7
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Tel.: 943 14 04 52
santarba-txakolindegia@hotmail.es
Salmenta zuzena

Talai Berri
Talaimendi auzoa 728, junto al Gran Camping
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Tel.: 943 13 27 50
info@talaiberri.com
Bisita eta dastatzea
Salmenta zuzena
http://www.talaiberri.com/cas/index.php

Txomin Etxaniz
Eitzaga auzoa 21
20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tel.: 943 14 07 02
txakoli@txominetxaniz.com
Bisita eta dastatzea
Salmenta zuzena
http://www.txominetxaniz.com/

Ulacia
Carretera Meagas
20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tel.: 943 14 08 93
nicolasulacia@euskalnet.net
Salmenta zuzena
http://www.txakoliulacia.com/

Juan Celaya
Zañartu auzoa
20560 Oñati (Gipuzkoa) Tel.: 948 78 22 55 / 670 28 80 86
administracion@naparralde.com
Salmenta zuzena
http://www.upain.es/

Urki
Urkidi baserria, Askizu auzoa
20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tel.: 943 14 00 49
info@urkitxakolina.com
Bisita eta dastatzea
Salmenta zuzena
http://www.urkitxakolina.com/

Zudugarai
Ctra. Zarautz-Aia, Laurgain auzoa
20809 Aia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 83 03 86
txakolizudugarai@euskalnet.net
Salmenta zuzena
http://www.txakolizudugarai.com/

Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea Getariako Txakolina
Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria - Gipuzkoa
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30
E-mail: info@getariakotxakolina.com